IZAN PIRATA dokumentala aurkeztu genuen pasa den maiatzaren 27an Donostiako Antzoki Zaharrean. Donostiako jai herrikoien aldeko mugimenduaren nondik norakoak azaldu ditugu bertan, 80ko hamarkadatik hasi eta gaur egunera arte iristeko.

Datozen aste eta hilabeteetan auzo eta herri ezberdinetan aurkezten saiatuko gara, guk jasotako esperientziak beste batzuei ere baliogarri izango zaizkizuelakoan! Beraz, izango duzue ikusteko aukera gehiago, lasai.

Zuen auzo edo herrian emanaldirik egin nahi izanez gero idatziguzue izanpirata@gmail.com helbidera eta jarriko gara harremanetan!

Izan Pirata (Teaser)

YouTube Preview Image