Aupa piratak!
Aurtengo ediziorako urte osoa lanean pasa ostean, aurten ere txupinazoarekin emango diogu hasiera Aste Nagusiari. Abuztuaren 11n, larunbata, Santa Klaratik etorriko dira Ezkila eta Matti, eta portuan txupina botako dugu! Etorri, momentu polita izaten baita! Horrez gain, musika, antzerkia, erakusketak, karaokea, bertso saioak, jolasak, haurrentzako gunea, bazkariak, berbenak, lehiaketak, kantu-jirak, tailerrak, dantzak, poteoak, erraldoi eta buruhandiak, entzierro txikiak, paiasoak, irrikitaldia eta abar prestatu ditugu. Ondoren daukazue programa xehe-xehe:
LARUNBATA 11. Festen hasiera txupinazoarekin.
Festen hasiera. Ohitura bihurtzen ari denez, etorri pirataz jantzita!
21:30 Eskila eta Mattiri ongi etorria kaian. Txupinazoa La Flamenca gunean.
22:00 Afari girotua Trinitate Plazan gauero. Menua: Sahieski eta oilaskoa.
22:00 Kantu herrikoiak Trinitate Plazan.
23:15 3gabe2 taldearen kontzertua La flamenka gunean.23:00 NiMu + Primo “hip-hop, r&b, bass, house, uk, funky y buena mierda en general”. DJ gunea Nautikoan.
IGANDEA 12. Erromeria eguna (Urgullen, El Matxon)
10:00 Motor erakusketa MotoVespa Club Valeren eskutik Gipuzkoa Plazan.
11:00 Piraten gunetik irteera Urgullera, Igeldoko trikitilarien laguntzarekin.
12:00 Karaokea La Flamenca gunean.
12:30 Bazen Behin Klown Antzerki taldearen “Maria Macossi”antzezlana La Flamencan.
13:30 Bertso saioa La Flamencan.
14:30 Bazkari herrikoia La Flamencan: Bakoitzak nahi duena ekar dezala!
16:00 Jolasak guraso eta umeentzat
16:30 Erromeriara gazteen igoera trikitilariekin La flamenkatik abiatuta.
17:00 Erromeria Itzartu taldearen eskutik.
19:00 Urgulletik jeitsiera La Flamencara, Igeldoko Trikitilarien laguntzaz.
20:30 Afari girotua Trinitate Plazan gauero. Menua: Sahieski eta oilaskoa.
21:00 Bertsolariak Trinitate Plazan. Jon Maia eta Unai Gaztelumendi
23:00 Trakets La Flamenca gunean.
23:00 Trifulca Posse (DZ, SYR, PATA) “Hip & Roll” + Mikro irekia. DJ gunea Nautikoan.
ASTELEHENA 13. GAZTE EGUNA
08:00 Baltsen muntaketen hasiera arranplan.
14:00 Bazkaria Zuloaga plazan. Txartelak erostea beharrezkoa izango da: Groseko Urbeltza tabernan; edo Parte Zaharreko Herria, Urka eta Rekalde tabernetan. Prezioa 12 € eta Piraten kamiseta opari.
17:00 Abordatzera!
19:00 Txarangarekin La Flamenca gunera Kontxa, Boulevarda eta Alde Zaharra gurutzatuz.
20:30 Afari girotua Trinitate Plazan gauero. Menua: Sahieski eta oilaskoa.
21:00 Bakarlaria Trinitate Plazan.
23:00 Kontzertua Ze esatek! eta The Real McKenzies taldeekin La Flamenca gunean.
23:00 Le Bukowski DJ´S Nautikoko DJ gunean. “Etxeko uzta party”.
ASTEARTEA 14. Folk eguna
11:00 Haurrentzat tailerra Iruzun taldeak antolatuta. Portaletasetik Nautikorantz doan eremuan.
12:00 Kantujira Parte Zaharrean barrena La Flamenkatik.
17:00 Haurrentzat “Altxorraren bila”, Auskalo taldearen eskutik. Portaletasetik Nautikorantz doan eremuan.
18:00 Herriko dantzak La Flamencan.
18:30 Haurrentzat txokolatada Portaletasetik Nautikorantz doan eremuan.
20:00 Piraten bertso asanblada Eskifaia Gazteen Kofradiak antolatuta La Flamenca gunean.
20:30 Afari girotua Trinitate Plazan gauero. Menua: Sahieski eta oilaskoa.
21:00 Trikitilariak Trinitate Plazan.
21:30 Poteoa Maskarradarekin Eskifaia Gazteen Kofradiak antolatuta La Flamenca gunetik abiatuta.
23:00 Kontzertua Skakeitan eta Bad Manners taldeekin La Flamenca gunean.
23:00 Rude Hi-Fi eta Stepi Selektah Nautikoko DJ Gunean: Barriobeatz-Bad Sound System.
ASTEAZKENA 15. Jolasen eguna
11:00 Haurrentzat Herri kirolak, Aratz taldearen eskutik. Portaletasetik Nautikorantz doan eremuan.
16:00 Koadrilen arteko jolasak La Flamencan, Eskifaia Gazteen Kofradiak antolatuta.
17:00 Haurrentzat tailerrak Urrats taldeak antolatuta. Portaletasetik Nautikorantz doan eremuan.
18:30 Haurrentzat txokolatada Portaletasetik Nautikorantz doan eremuan.
20:30 Elektrotxarangarekin poteoa Eskifaia Gazteen Kofradiak antolatuta, La Flamencatik abiatuta.
20:30 Afari girotua Trinitate Plazan gauero. Menua: Sahieski eta oilaskoa.
23:00 Kontzertua Exaixu eta Tximeleta taldeekin La Flamenca gunean.
23:00 DJ Neir (More Jaia), Nautikoko DJ Gunean: “Dancehall, dub step, jungle eta drum&bass”.
OSTEGUNA 16. Umeen eguna
10:30 Jolasak kaian barrena pirata mozorroa prestatzeko.
12:30 Erraldoi eta buruhandiak La Flamenca gunean.
13:15 Haurrentzako Entzierro txikia, Ikatz kaletik abiatuta La Flamenca guneraino.
13:30 Haur bazkaria La Flamenca gunean.
15:30 Klown ikuskizuna La Flamencan.
16:00 Kermes jolas erraldoia Portaletasetik nautikorantz doan eremuan.
17:30 Abordaia Txikia!! Portaletasetik nautikorantz doan eremuan.
18:00 Furgo poteo pirata La Flamenca gunetik abiatuta, 22:00ak arte Parte Zaharrean.
18:30 Haurrentzat txokolatada eta ikuskizuna Kresala elkartearen eskutik.
19:15 Piraten Eskuz binakako Txapelketaren amaiera. Donostiako irabazleak (Groseko pilotariak) Mikel Goñiren aurka.
21:00 KDF (Kantu, Dantza eta Farra) La Flamencan Eskifaia Gazteen Kofradiak antolatuta.
21:30 Afari girotua Trinitate Plazan gauero. Menua: Sahieski eta oilaskoa.
21:30 Bertso musikatua Trinitate Plazan.
23:00 Konzertua DPML´12: On, Margot eta Tacumah Reggae band taldeen eskutik La Flamenca gunean.
23:00 Kiki Sound (Kamikaze) Nautikoko DJ gunean: “Roots, reggae, dancehall”
OSTIRALA 17. Koadrilen eguna.
Mozorro onenari eta bandera orijinalenari sariak.
11:30 Koadrilen arteko jolasak Portuko arranplan, Eskifaia Gazteen Kofradiak antolatuta.
13:00 Koadrilen arteko pintxo hotzen lehiaketa. Osagai hauek erabili behar dira: Tipula, piper berdea, urdaiazpikoa eta tomatea. Sariak: Suhazi jatetxean afaria eta A Fuego Negro tabernan pintxoa. Hau ere La Flamencan Eskifaiak antolatuta.
14:00 Koadrilen bazkari herrikoia La Flamencan Eskifaiak antolatuta.
15:30 Bazkalostek kafea La Flamencan Eskifaiak antolatuta.
17:00 Sorpresa La Flamenca gunean Eskifaia Gazteen Kofradiak antolatuta.
17:00 Pirata Koxkorrentzat jolasak Portaletas eta Nautikoaren arteko eremuan. (12 eta 17 urte bitartekoentzat): Futbolin erraldoia, Graffitti tailerra, eta abar.
19:00 Koadrilen jaitsiera La Flamencatik abiatuta Pasai txarangarekin. Pirataz jantzita etorri! Eskifaiak antolatuta.
20:30 Afari girotua Trinitate Plazan gauero. Menua: Sahieski eta oilaskoa.
21:00 Edorta eta Boti kantariak Trinitate Plazan.
23:00 Konzertua Iheskide eta Xalbala taldeekin. Ondoren karaokea La Flamenca gunean.
23:00 R de Rumba Nautikoko DJ Gunean (Violadores del Verso): “Funk, hip-hop”
LARUNBATA 18.
20:30 Afari girotua Trinitate Plazan gauero. Menua: Sahieski eta oilaskoa.
21:00 Imanol Karballo bakarlaria
23:00 Konzertua Governors eta Obrint pas taldeen eskutik La Flamenca gunean.
IGANDEA 19. Irrikitaldia
14:00 Bazkaria La Flamenca gunean.
17:00 Irrikitaldiarekin jaien itxiera Boulevardetik abiatuta.








