Bai bai, Pirata izateagatik 2013an Erromeriako dantzen ikastaroak (fandango, arin arin, mutxikoak, bolant dantza, lantz,….) Trebeska dantza taldearen eskutik. Opari hau egin nahi izan diote piraten mugimenduari. Aupa zuek!

Koadrilan, bikotean, lagunartean, auzoko gainontzeko piratekin,.. edo, zergatik ez, bakarrik (bertan pirata gehiagorekin egingo duzu topo eta!) Gazteei zuzenduta dago batez ere ikastaroa. Helduek errazago parte hartzen dute herri edo plaza dantzetan, eta gazteek ere ikasteko edo erakusteko garaia bada, ezta? Animatu, galdu lotsak eta datorren aste nagusian ikusiko dugu zein ondo dantzatzen duzuen koadrilak!

NOIZ: ikastaroak astearteetan izango dira 19:00-20:00tara edo/eta 20:00-21:00tara, izen ematen duzuen piraten kopuruaren arabehera.

NON: Trebeska dantza taldeko lokalean (Egian, Atotxa dorre azpian)

PREZIOA: Muxutruk

IZEN EMATEKO IDATZI MEZU BAT trebeskadantzataldea@gmail.com helbidera, Piratak zaretela esan eta izan ditzakezuen duda edo galdera guztiak gustora erantzungo dizkizuete.

AZKAR IBILI! ANIMATU ETA PARTE HARTU!

 

Share →

One Response to PIRATA GUZTIENTZAT DANTZA IKASTAROA DOAN!

  1. [...] aste batzuk iragarri genuen Trebeska dantza taldeak helarazi zigun proposamen ederra: piratentzat prestatutako dantza ikastaroa doan! Gaurkoan idazten dugu jakin dezazuen asteartean hasiko dela, hau da, bihar, eta oraindik garaiz [...]

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>