Aupa Piratak! Zermoduz doa negua, ongi? Sansebastianak ere ongi, ezta? Kaldereroei buruz albiste bat emateko idazten dugu.

Kaldereroetan parte hartzen duten Alde Zaharreko elkarteek Piraten mugimendua omenduko dute, 10. urteurrena dela eta.  Aurtengo erregina eta damak, Piratetako kide batzuk izango dira beraz. Ohore handia da guretzat guri halako errekonozimendua egitea kaldereroena bezalako jai herrikoi eta partehartzaileak. Gauzak horrela, datorren larunbatean, otsailaren 2an, afalostean Alde Zaharrean barrena ibiliko gara umore onean.

Hala, kaldereroen gaia atera denez, gauza bat esateko baliatu nahi genuke. Batzuk jakingo duzuenez, kaldereroena ibilbide luzeko tradizio herrikoia da gure hirian. Gora-behera handiak izan ditu ohitura honek lehen aldiz 1884an Unión Artesana eta La Fraternal herri elkarteek Hungariar Kaldereroen Konpartsaren desfilea antolatu zutenetik. Hala ere, ez gara hemen kaldereroen historiari buruz luzatuko, eta interesa duenak artikulu labur eta polita irakur dezake donostiakultura.comeko artikulu honetan (3. orrialdean).

Aipatu nahi dugun kontua da Kaldereroena gizonezkoen partehartzean oinarritzen zen jaia izan dela. 2005ean banaketa gertatu zen emakumeak abeslari gisa sartu izanaren inguruan piztutako polemikagatik, eta ordutik konpartsa mistoak ikus ditzakegu gure kaleetan,  emakume eta gizonez osatuak.

Guk, Piraten mugimenduak, gure oinarrizko baloreen artean parekidetasuna dugun mugimendu honek, elkarte misto hauek zoriondu nahi genituzke aldi berean. Piratok kalderero euskaldun, partehartzaile, parekide eta herrikoien alde egiten dugu.

Esan bezala, otsailaren 2an ikusiko dugu elkar Alde Zaharrean!

Share →

One Response to Omendu egingo gaituzte Alde zaharreko elkarteek kaldereroetan

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>