Pirata guztioi deia egin nahi dizuegu larunbatean Donostian bertan euskararen alde egingo den manifestazioarekin bat egin eta gure hizkuntzaren aldeko pauso sendoak exigitzen jarrai dezagun.
Donostiako Piratok, mugimendu gisa, manifestazioarekin bat egin dugu. Esan bezala, larunbat honetan, abenduaren 1ean, 17:00etan Anoeta estadiotik aterako da martxa, eta argi utziko dugu gauza bat: Euskaraz bizi nahi dugu!
Anima zaitez eta anima itzazu ingurukoak! Larunbatarte!


EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU! GOAZEN KALEAK BETETZERA!