Berriak

Ihauterietako programa Pirata

Donostiako Piratak

2013, otsailak 5

2 iruzkin

Ihauteri herrikoiak? Bai noski!

Ihauteri herrikoiak? Bai noski!

Adi, Piratok!

Donostia desordenatzera gatoz!  Zer litzateke ba ihauteria, umore, satira eta, batez ere, desordenik gabe? Egun osoko egitaraua prestatu dugu, giro ederrean ihauteri zoragarri batzuk pasa ditzagun! Iaz egin genuen lehen deialdia ihauterietan, Donostian festa honi ere gure ekarpena egin diezaiokegula ikusten baitugu. Eta aurten zerbait handiagoa egitea erabaki dugu, Donostiako portuan, Kofradian bertan gozatzeko egitaraua prestatu dugu, bazkari eta desfile eta guzti. Aste Nagusia aldatzea lortu bagenuen, ihauteriak ere ez ditugu atzean utziko!

Egitarauak hiru puntu ditu, kartela bihar bertan egingo dugu publiko kaleetan jarri eta sare sozialetan zabaltzeko.

11:00 – Tailerrak, karroza, mozorroak eta dantzak prestatzeko. Mozorroari buruz informazio gehiago hemen.

14:00 – Bazkaria Kofradia barruan. Koadrila bakoitzak ekar dezala bere jana.

17:00 – Desfile pirata.

Badakigu koadrila gehienek mozorroa pentsatua daukazuela, baina guk gai bat proposatuko dugu: Galtzagorriz. Eskifaiako gazte koadrilek aurretik jakin dutenez mozorroa, eta azken orduan zabiltzaten horiek ere etortzen bazarete, oso ongi pasako dugu! Horrez gain, argi utzi aurrez mozorroak prest dituzuen guzti horientzat ere plana irekia dela eta larunbatean ihauteri berri batzuen lehen urrats hauetan hemen izan zaitezten! Karrozarekin, Kofradian bazkaria eta ondorengo desfilean oso ongi pasako dugu!

Galtzagorriak, izaki zoragarriak.

Galtzagorriak, izaki zoragarriak.

Galtzagorriei buruz informazio guztia, bai mozorroa nola egin eta baita izaki hauei buruzko informazio gehiago, idatzi dugun artikulu honetan topatuko dituzu. Mozorroa oso erraza da, eta nagusiena galtza gorriak eta kamiseta txuria eramatea den arren, ihauterietan dena ematea gustatzen zaizuenontzat hemen topatuko duzue zehaztasun osoz nola egin mozorroa. Belarriak eta txanoak goizeko tailerretan egingo ditugu!

Eta guzti honi gauza bat gehitu nahi diogu. Ihauteriak Kofradian antolatzea erabaki dugu gure arrantzaleak kinka larrian utzi baitituzte, eta Donostiako Arrantzaleen Kofradia itxi beste aukerarik ez baitute izan. Honenbestez, babes osoa helarazi nahi diegu arrantzaleei, eta borrokan ez ezik, festan ere bidaide izango gaituzte larunbatean. Badakigu eginahalak eta bi egiten ari direla hirian arrantza desager ez dadin, eta gure animo eta indarrak bidaltzeko baliatu nahi ditugu ihauteriak. Aldarrikapenak eta jaia uztartuko ditugu beraz beste behin.

Amaitzeko esan, guzti hau Donostiako Piraten barnean gazte koadrilak biltzen dituen Eskifaia kofradiatik atera eta bultza dela, beraz, zorionak Eskifaiako pirata guztiei! Bertan parte hartzeko dei egiten diegu Donostiako gazte koadrila guztiei, denon artean hiria eralda dezagun. Bide oparo baten hasiera bizitzen ari gara!

2 iruzkin

  1. Nerea piratak dio:

    Kaixo,

    Desfilea nolakoa izango da? egongo al da alde zaharretik musikarekin dijoan kamioia?

  2. Pingback: Donostiako piratak | Galtzagorriei buruz jakin behar duzun guztia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Menu Title