Berriak

Galtzagorriei buruz jakin behar duzun guztia

Donostiako Piratak

2013, otsailak 5

1 iruzkin

Aupa Piratak!!

Iritsi dira Ihauteriak!! Aurten jai hauetan pauso sendoak ematen hastea erabaki dugu, eta portuan egun osoko egitaraua prestatu dugu. Ez badakizu zertaz ari garen, mesedez, irakurri post hau.

Aurten Galtzagorrietaz mozorrotzea proposatzen dugu. Eta hemen duzu izaki txiki hauei buruz jakin behar duzun guztia.

Hasteko garrantzitsuena: Nola mozorrotu galtzagorriz.

Hara! Galtzagorria basoan!

Hara! Galtzagorria basoan!

Baina nola hartuko dugu, Piratok, galtzagorri itsura? Erraz asko!

  • Galtza, leotardo edo media gorriak
  • Alkandora, kamiseta edo jertse txuria
  • Abarkak galtzerdi lodiekin

Extrak:

  • Gerriko beltza (dantzariena izan daiteke)
  • Antifaza (etxetik ekarri edo bertan egin dezakezu tailerretan)
  • Bertan egingo ditugu txano eta belarria
  • Pirata izpiritua erakusteko zapi beltza eta txaplata begian

Jarraibide hauek lagungarri bazaizkizue, primeran, baina badugu susmoa pirata sortzaileren batek edo bestek ezustekoa emango digula bestelako jantzi edo osagarri originalekin. Hala izan dadila!

Eta orain kultura pixka bat

Galtxagorri!

Galtxagorri!

Galtzagorriak jeinu txikiak dira, orratzontzietan launaka bizi diren praka gorriko izakiak. Sekulako indarra izaten dute, eta jabearen esanetara erabili ohi dute beti indar hori. Pertsonai bihurri hauek tokiaren harabera hainbat izen hartzen dute: Galtxagorriak, Mamurrak, Mamarroak, Ingumak, Famerijaleak Kortezubin, Beharreztanak Orozkon, Aidetikakoak Saran, Patuak edo Patuek Ibarrurin, Zaingorriak Ordizian, Ximelgorriak Abadiñon etab.

Marik sortu ei zituen galtzagorriak, gizakiari bere eginbeharretan laguntzeko. Fraka gorriz jantzitako izaki hauek ekintza miresgarriak egiteko gaitasuna omen dute. Adibidez, Zarautzen itzain batek apustu egin zuen baietz bere idiek inorenak baino pisu gehiago eta bide luzeagoan harria eraman. Itzainak mamurren orratzontzia idien uztarriko burularruan sartu zituen eta apustua irabazi.

Udako solstizioarekin bat, San Joan Gauean harrapa daitezke zenbait mendietako paraje batzuetan, sasi artean orratzontzia irekita uzten bada. Aurten, ordea, Jai herrikoiekin laguntzeko eskaera egin die Ezkila kapitainak, deia jaso eta Donostiako haratuste motel eta grisak koloreztatu eta indartu nahi dituzte gurekin batera.

Iruzkin bat

  1. Pingback: Donostiako piratak | Ihauterietako programa Pirata

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Donostiako Piratak
ez dakit