|
2010ko URTARRILA |
|
Mila esker parte hartzeagatik! |
|
|
|
|
Harrera polita izan zuen Donostiako Piraten mozorro festak.
 |
|
|
|
|
|
|
|
2009ko URRIA |
|
Behobia Donostia ere, pirata!!! |
|
|
|
|
Zergatik ez?
Azaroaren 8ko herri lasterketan parte hartu behar baduzu,
aukera ona litzateke piraten zapia janzteko. Ez da
aldarrikapen soil bat, herritarrak garela erakusteko modu
bat baizik. Donostia hirian korrika ere pirata izan gaitezke.
Erraza da, jantzi Donostiako Piraten zapia eta segi
helmugaren bila!!!
 |
|
|
|
|
|
|
|
2009ko
IRAILA |
|
Argazkiak! |
|
|
|
|
Piraten Aste Nagusiaren argazkiak
ikusteko hemen behean dituzue zenbait helbide interesgarri:
AURTENGO ARGAZKIAK
OROKORRA
ABORDAIA
IRRIKITALDIA
Aldi berean, zuek ere argazkiak badituzue estimatuko
genizueke gure posta elektronikora bidaltzen badituzue:
izanpirata
(a bildua) gmail (puntu) com
|
| |
|
|
|
|
|
|
|
|
2009ko
UZTAILA |
|
Abordaia, abuztuak 10! Parte hartu! |
|
 |
Aurtengo Abordaian parte hartzeko,
zeina abuztuaren 10ean (astelehena) izango den,
aurrez eta posta elektronikoaren bidez izena eman behar da
helbide honetan:
abordaia (a bildua) gmail (puntu) com
DATUAK
> Baltsaren izena.
> Parte hartzaile kopurua.
> Auzoa.
Izena emateko azken eguna uztailaren 31a izango da.
|
| |
|
|
|
|
|
|
Jolasetan parte hartu!!! |
Piraten Aste Nagusian ohikoa den
bezala bi egunetan, abuztuaren 12 eta 14ean, talde gisa
jolasetan parte hartzeko aukera egongo da. Hori bai, izena
emateko jarraian zehaztutakoa bete beharko da:
+ Talde bakoitzak bere kamiseta
kolorea aukeratu behar du.
+ Kamiseta horretan, aurtengo leloa egongo da: Gazte zein
heldu elkarrekin abant!
+ Izena emateko epea uztailaren 25a arte da, beraz mugitu
mesedez!
DATUAK
> Taldearen izena
> Harremanetarako telefonoa eta e-posta
piratajolasak (a bildua) gmail (puntu) com |
|
|
|
|
|
Piraten Aste
Nagusia 09 :: kontzertuak
|
# abuztuak 7, ostirala # |
# abuztuak 8, larunbata # |
|
PIPERRAK
PARABELLUM
ESNE BELTZA
sarrerak:
14 euro aurrez
16 euro bertan |
BARRICADA
DES-KONTROL
sarrerak:
14 euro aurrez
17 euro bertan |
|
Lekua:
Trinitate
plaza.
Ordua: 20:30. |
|
Sarrerak
dagoeneko salgai: Donostia (Herria, Doka, Minuto y Medio,
Bukowski); Orereta (Sindicato); Oiartzun (Amazkar); Hernani
(Garin). |
|
|
|
|
2009ko EKAINA |
|
PIRATEN ASTE NAGUSIA
2009
# abuztuaren 7tik 16ra bitarte #
Geroz eta hurbilago dago jai herrikoien astea. Dagoeneko zehaztu
ditugu egunak, ekintzak, asmoak, mezua ... Baina zu falta zara. Zuen
iritzi eta gomendioak falta dira. Gazte zein heldu, zuen parte hartzea
hurbilekoa izatea nahi dugu.
Horregatik zuen iritzia, gomendioak eta abar jaso nahi ditugu gure
pirata posta elektronikoan:
izanpirata (a bildua) gmail (puntu) com
EDOZER DUGU POSIBLE, DONOSTIA PIRATAN!
|
|
|
|
|