|
XVI. mendearen bigarren hamarkadan, bazegoen Pedro de Agirre izeneko
kortsario donostiar bat. Bera “Campanario” ezizenez zen ezaguna. Kortsario
ez ezik, pirata errukigabea zela diote!
XVII. mendean Donostia portu kortsario garrantzitsua izan zen. Hainbat
herrialdetako ontziek, beldurra zuten Donostiara gerturatzeko.
Gure Campanario delakoak, kargu publiko edo ofizial (kortsarioek ala egin
ohi zuten) bat eskuratzeko aukera izan zuen, baina uko egin zion, Espainiako
Erregeak emaniko ohore eta babes sozial zein ekonomikoei muzin eginaz.
1624.urtearen inguruan, Campanario kapitainaren eta berekin batera aritzen
zen Juan den Zuaznabarten barkuek, 30 barku holandarrekin topo egin zuten.
Erasoaren ondorioz, 30etik hiru barkurekin geratu ziren. Ase ez eta bi
ordutara beste barku holandar batekin topo egin eta berau ere, bereganatu
zuten. Lau edo bost egun beranduago, portu frantses batetara iritsi ziren,
bertan hiru edo lau barku holandar topatu eta hauek ere abordatu egin
zituzten.
Bretainiako Conquete portuan ere jardun zen. Hemen, frantziar erregearen
patatxe (barkua) bat lapurtu zuen frantziarren haserrea eraginez. Ardoa
zeramaten barkuak ziren pirata honen harrapakin gogokoenetariko bat. Gure
Campanariok bazekien ere festa egiten, kar-kar!
Hain zen txikia Campanarioren barkua, ezinezkoa zela erasoetan kaltetua
izatea. Bere presentziaren abisu soilak izua eragiten zuen. Bere itsas
kideak abenturazale batzuk ziren. Donostiar merkatariak interesatuak zeuden
kargei ere eraso egin zien. Bere aurkako kanpainak burutu zituzten, bere
ospea belztu eta bere kontra egiteko.
Baina bada herritarrek bereganako konplizitatea erakusten duten istorioak.
Honela, behinola, arrantzale batzuek, barku frantziar bat beraien atzetik
zebilela abisu eman zien, Rocheleko patatxearen helburua Campanario
zigortzea zen.
Hauxe da gure itsas kide berri honen izena eta izanaren atzean dagoen
oinarri historikoaren zati bat. Ezkila da gure kapitainaren izena,
euskalduna, feminista, ama lurraren eta batez ere itsasoaren maitalea,
donostiarra eta batez ere donostiar guztion parte hartzean sinisten duena
jaia eta hamaika arlotako proiektuak eraikitzeko garaian. Urte osoan zehar
Campanariok bazuen bere gotorlekua, Belisa izeneko irla, eta gure Ezkila
kapitainak ere badu berea. Santa Klara uhartean egoten da gordeta urte osoan
zehar Donostiari begira, baina Aste Nagusia iristean Donostiara dator
donostiar gazte guztioi gogoratzea, zein garrantzitsua den gure jaiak parte
hartzaile eta euskaldunak izatea. Eta ABORDATZEKO garaian berak markatuko
digu norabidea, itsasontzi pirata guztiek zuten kanpai hotsarekin, beraz adi
lagunak aurten kanpai hotsa entzuten duzuenean eutsi gogor eta ABANT, ABANT
PARTE HARTZERUNTZ ETA ABANT DONOSTIA ABORDATZERA!!!
|