10 urte dira lehenengo piratek buruak martxan jarri eta Donostia abordatzearen ideiari heldu ziotela. Orduan alde zaharreko tabernari hainbat eta hiriko gazte asanbladak elkartu eta jai herrikoien alde lehen ekimena egin zutenetik.
Haiek bezala, gaur, Donostiako koadrila ezberdinok elkartzeko eta gure aisi eta jaiekin geure egitaraua antolatzeko, elkartu gara. Hazi egin dira hasierako pirata haiek, eta hazi egin da kolektiboa, mugimendu bihurtzeraino.
Abentura berri horri gazte koadrilek elkarrekin eman nahi izan diogu hasiera, eta horretara gatoz, duela 10 urte gazte haiek egin bezala, geu ere, jai herrikoien alde lan egitera; gogo eta ilusioz beteriko ideia mordoarekin.
Koadrilen arteko jolasetan parte hartzeko idatzi piratajolasak@gmail.com helbidera taldearen izena, kolorea eta parte hartzaile kopurua.

