Piratak:
Eskerrik asko benetan Izan Pirata dokumentalaren proiektua babestu duzuen guztioi. Jaso dugun babesa ikaragarria izan da eta indarberrituta jarraituko dugu egin beharreko bidean. Orain lana amaitu eta gizarteratzea bakarrik falta da. Bi elkarrizketa grabatu eta ondoren itzulpenen fasean hasiko gara, beraz, lan honetarako zeuon burua eskaini duzuenokin harremanetan jartzen hasiko gara laster. Oraindik ere norbaitek lan honetan lagundu nahi balu, beso-zabalik hartuko dugula jakin dezala.
Dokumentalaren muntaketa-lana amaitzear daukagu, eta Donostian jai herrikoien alde 80ko hamarkadatik hona egindako bidea ulertzen lagunduko duela uste dugu, baita egun mugimendua indartzen ere. Kanpoan ere laguntzen badu gure baloreak zabaltzen, asko poztuko gara.
Ea zer diozuen zuek… inongo harrokeriarik gabe, uste dugu emaitza gustatuko zaizuela.
Besterik gabe, besarkada bana eta eskerrik asko berriz ere!


[...] esker kurduera, galiziera eta bretoiera hizkuntzetara itzul dezaten ere haien lana. Ekimenaren webgunearen bitartez ere luzatu dute deia, laguntzarako prest dagoena haiekin harremanetan jartzeko eskatuz. [...]