Gabon piratak! Eskerrak emanez post labur bat.
Bagenekien ez zenigutela hutsik egingo, baina lehen egunean behar ditugun 3.000 euroetatik erdia baino gehiago lortzea (1.905 doa orain) ikaragarria da.
Norbaitek proiektu hau babesten duen bakoitzean email bat iristen zaigu, eta egun oso osoan zehar email automatikoak iritsi eta iritsi aritu dira.
Horrez gain, lehen pirata itzultzaileak animatu dira eta dokumentala katalanez, portugesez eta italianoz ere azpititulatuko dugu (euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesaz gain). Itzulpenarekin laguntzeko prest bazaude –izan hauetako hizkuntzaren batekin edo besteren batekin– idatziguzu izanpirata [abildua] gmail.com helbidera.
Ez dakizue ze poza daukagun gainean!
Eskerrik asko benetan!!!!
Onenak zarete!
Izan Pirata dokumentala babestu nahi baduzu lotura honetan sartu.


[...] behar duten dirua lortzeko. Egun bakarrean, behar duten diruaren erdia baino gehiago lortu dutela jakinarazi dute. Jasotako dirua 3.000 eurotara helduz gero, dokumentala otsailerako amaituko dutela pentsatzen [...]