Orain aste batzuk iragarri genuen Trebeska dantza taldeak helarazi zigun proposamen ederra: piratentzat prestatutako dantza ikastaroa doan! Gaurkoan idazten dugu jakin dezazuen asteartean hasiko dela, hau da, bihar, eta oraindik garaiz zaudetela bertan parte hartzeko. Ahalik eta jende gehien apuntatzea nahi dugunez, nahiz eta orain arte ez izenik eman, ager zaitez 20:00etan Trebeska dantza taldeko lokalean (Egian, Atotxa dorre azpian). Donostiako jende jatorra ezagutu eta bide batez, herri honetako dantzak ikasteko aukera bikaina duzu hau… Beraz, jakin gonbidatuta zaudela, eta eskertuko genizukela zure ingurukoei abisatuko bazenie!
Eskerrik asko eta ea Santo Tomasetarako fandango horiek!


Kaixo!
Abisatzeko dantza ikastaroa 19:00tatik 20:00tara dela, beraz, jendea 19:00tan ager dadila!!
eskerrikaskooo