ASTE HONETARAKO GONBIDAPENAK

Piratak!

Gonbidapena luzatu nahi dizuegu pirata sentitzen den edo sentitu nahi duen orori, aste nagusian parte hartu duen edozeini… ateak ireki nahi dizkiogu PIRATEN 1. BILTZARREAN ahalik eta pirata gehienok parte har dezagun!

URTARRILAK 28 , larunbata, DOKA-n


1. zatia:    11:00tatik 13:00tara
luntxa:      13:00tatik 14:00tara
2. zatia     14:00tatik 17:00tara

Informazio gehiago nahi izanez gero URTARRILAREN 25ean arratsaldeko 19:30tan DOKA-n BATZAR IREKIA izango duzue. Galderak, dudak, piraten ibilbideari buruzko informazioa, Biltzarraren nondik norakoak… etorri eta galdetu!

Zatozte eta parte hartu! Izan pirata!

DONOSTIAKO PIRATAK 10. URTEURRENEKO AURKEZPENA

ZORIONAK PIRATAK!

Donostiako Piratak kolektiboa 2002an sortu genuenetik 10 urte igaro dira. Eta urteotan jai herrikoien alde egindako lanak eman ditu bere fruituak. 10 urte hauetan 11 ekimen berri sortu eta eraman ditugu aurrera, ABORDAIA Aste nagusiko ikur bihurtzea lortu dugu eta gainontzeko ekimenak indartzen joan gara.

10. urteurren hau inflexio puntu bihurtzeko asmotan, 2012. urte hau egitarau berezi bat antolatzeko baliatzeaz gain, handitu egin garela kontuan hartuz antolaketa eredu berri baterantz bidean Piraten I.BILTZARRA ere antolatu dugu.

Arraun aurrera: Piraten I.BILTZARRA

Begirada aurrerantz jarrita, eta jaien eredu herrikoi honek duen babesa eta sortzen duen ilusio eta lanerako gogoaz jabetuta ezin dugu ukatu mugimenduaren antolaketa eredua mugatua dela, hau da findu beharrekoa. Eta horrela lortuko dugu jaia jai egingo duena. Orain arte Koadrila sare haundia ehunduz joan da Piraten inguruan, eta oinarri sendoa da hau etorkizunari begira. Piraten inguruan parte hartzea garatua dago, baina ez eredu parte hartzaile oso eta egonkorra.

Hau da, beraz, aurtengo gure proposamen garrantzitsuena: antolaketa eredua herritarrei ireki eta zabaltzea. Eta bide horretan, uste dugu, udalaren lana eta ekarpena ezinbestekoa izango dela.

10. urteurren hau baliatu nahi dugu piraten antolakuntzan inflexio puntu izateko, eta esan bezala parte hartze eredua zabaldu, egonkortu eta osatzeko.

Baina nola ireki, ordea, antolamendua? Honi eman behar diogu erantzuna. Eta helburu horrekin antolatu nahi izan dugu Piraten I. Biltzarra. Herritar orori irekitzeko, ez soilik antolamendua, baita jai ereduen inguruan beharrezkoa ikusten dugun eztabaida ere.

Jaiaren ereduaren inguruko gogoeta egin nahi dugu, hortik abiatu eta antolaketa berri eta egonkor batera bidean ezinbesteko eztabaida eraman nahi dugu lehen biltzar horretan.

Beraz, deia zabaldu nahi diegu eztabaida horietan parte hartu nahi duten Donostiako herritar eta eragileei Urtarrilaren 28an, Larunbata, Dokan (donostiako kafe antzokia) burutuko den piraten I. BILTZARRERA hurbil daitezela.

Halaber, eta hurbiltzeko asmoa dutenei informazioa zabaldu, kokatzen laguntzeko eta jorratuko diren gaiak lasaiago azaltzeko BATZAR IREKI batetara gonbidatu nahi ditugu interesa duten herritarrak. Batzar ireki hau ere Dokan burutuko da, urtarrilaren 25, asteazkena, arratsaldeko 19:30tan.

LARUNBATEAN, AZAROAK 26 PIRATOK AUZOLANERA!

PIRATAK!

Ia hilabete igaro da uholdeek Martutene eta Txomin-enea hankaz gora utzi zituztenetik. Uholdeek eragindako kalteak handiak izan dira, eta egoerari buelta emateko lan asko egin behar izan dute eta beharko dute, oraindik ere, bertako bizilagunek.

Piratok ere, laguntzeko asmoz, auzolanerako bi deialdi burutu ditugu orain harte. Piraton izaeraren parte da auzolanean aritzea, hala eraikitzen baititugu jai herrikoiak. Aste nagusian ez bagaude ere auzolana da gure oinarrietako bat, eta hala, bi auzootako egoera larriaren aurrean piratok geure  sarera jotzeko beharra ikusi dugu, ahal den neurrian laguntzen saiatzeko. Auzolanak izan behar du eredu denon Donostian.

Erantzun ona izan dute aurreko bi deialdiek. Piratak ere bertan izan ginen, baita Donostiako udaletik, auzoetatik, gaztetxeetatik, gazte asanbladetatik… ehundaka lagun bildu gara aurreko bi larunbatetan.

Horregatik, pirata guztiei luzatu nahi diegu deia datorren larunbatean ere, hilaren 26an, baserritarrei esku bat botatzeko. Laguntza asko beharko dutela eta, ahal dugun pirata gehien biltzeko deia zabaldu nahi dugu. Goizeko 8tan Martuteneko plazan geratu gara goiza aprobetxatzeko asmoz! Laguntza guztia antolatzeko eskertuko genuke hurbiltzeko asmoa dutenek e-mail bat bidaltzea izanpirata@gmail.com helbidera.

Larunbat honetan auzolan-uholdeak har ditzala baserritarrak!

LAGUNDU MEZUA AHALIK ETA GEHIEN ZABALTZEN!

AZAROAREN 19 AUZOLANA MARTUTENEN

Kaixo piratak!

Aurreko astean erantzun bikaina eman zenioten auzolanerako luzatu genuen deiari, hori da piraton izpiritua!

Aste honetan ere, bizilagunekin harremanetan jarri eta oraindik ere baserri inguruetan laguntzeko auzolanaren beharra dagoela ikusi dute.

Beraz, larunbat honetan, azaroaren 19 auzolanerako beste dei bat luzatzen dizuegu, goizeko 8tan Martuteneko plazan jarri dugu hitzordua, bertan lanak banatu eta goiza aprobetxatzeko asmoz.

Beraz, animatu, larunbat goizean laguntzeko aukera baduzu idatziguzu izanpirata@gmail.com helbidera, aurretik lanak antolatzeko denbora izateko. Halere, azken orduan hurbiltzea eraban duzuenak ere ongi etorriak izango zarete.

PIRATAK ERE AUZOLANERA!

ZABALDU MEZUA!


ELKARTASUN DEIALDIA

Kaixo piratak!

Azken uholdeek Martutene eta Txominen utzitako egoera larriaren aurrean, Donostiako piratek eta Donostiako udalak Elkartasun deialdia luzatzen dizuegu uholdeek kaltetutakoei laguntzeko asmoz.  Auzolana izan dugu eredu aurtengo aste nagusian eta larunbat honetan ere auzolanak izan behar du eredu denon Donostia honetan.

Horregatik, azaroaren 12ko goiza baliatuko dugu auzolan hori aurrera eramateko, eta guztia ondo antolatu eta koordinatu ahal izateko ezinbestekoa da, pirata, gu guztion laguntza!

Beraz, animatu, katiuskak jantzi eta larunbat goizean laguntzeko aukera baduzu idatziguzu izanpirata@gmail.com helbidera.

PIRATAK ERE AUZOLANERA!

HEGALUZEAREN EGUNA asteburu honetan!

1. HEGALUZEAREN EGUNA

Euskal Herriko arrantzaren egoera ona ez den honetan, Donostiako arrantzaleena okerrera bidean aurkitzen da, kaia kirol portua bilakatu nahi baidute. Proiektu honek aurrera egingo balu, gure baxurako flota egoera larrian geratu liteke, arrantzaleen kofradia bera desagertzeko arriskuarekin.

Hau ekidin asmoz, arrantzaleek beraiek proiektu propio bat aurkeztu dute, jarraian honela azaltzen dutenez:


Proposatzen dugun proiektuarekin, alde batetik, gure produktuei balio erantsia gehitu nahi diegu. Kontuan izan beharra dago, hemen lehorreratzen diren arrain mota guztien %80a baino gehiagoren kg batek, ez dituela 3 euroak gainditzen lehenengo salmentan.

Jakitun gara, mota batzuen erregulazioa zaila dala sarrera masiboagatik, baina posible ikusten dugu , arrain mota bakoitzaren arrantza garaian egiteagatik apostu egiten badugu, honela gainera, arrainen biziraupena eta arrantza ohitura zaharrak bermatuz.

Hau guztia donostiarrei urbiltzeko, gogora dezagun itsasoa guztiona dela, arraindegi zein sukaldaritzarako egokitutako lekuetan lan egin nahi dugu. Hiritarrei kalitatezko produktuak eskeini nahi dizkiegu, eta hauen prestaketaren ohiturak irakatsi, beraien egunerokoan kontsumitzeko aukera izan dezaten. Hein berean, gure eguneroko laneko jarduerak hiritar guztiei irikiak izatea nahi dugu, jakin baitakigu interes handia pizten dutela.

Azkenik esan, epe luzeko arrantzaren garrantzia azpimarratuko dugula, errespetuz tratatuko dugu itsasoa. Era berean, epe txikiko jarduera gaitzetsi egingo dugu, hau izan baita arrain mota askoren desagertzearen arrazoia.

Bada garaia gure baxurako flotaren arrantza eta bizi ohiturak ezagutzera emango dituen leku bat izateko.

Adierazpen hau sinatzen dugun eragile eta elkarteek, arrantzaleen kofradiaren proiektuarekin bat egiten dugu, gure nortasunaren, gure kulturaren eta gure bizimoduaren erreferente garbia delako eta izaten jarraitzea nahi dugulako.

Horregatik asteburu honetan 1. HEGALUZEAREN EGUNA antolatuko dugu, arrantzaleen proiektua eta baxurako flota aurrera atera daietezen!

Larunbata 10

11:00tatik aurrera:

-12:00tan Bertso saioa

-Buruhandiak eta erraldoiak

-16:00tan Trikitilariak

-18:00tan Xalbala erromeria

Eta egun osoan zehar, Hegaluzea parrilan!


Igandea 11

-Estropaden emanaldia kaian

-16:00tan kontzertu sorpresa!

Donostiako Piratak

Karmenetako Jai Batzordea

Euskal Jaiak

Euskal Herriko Sagardo Gorenak

Hamiakabat elkartea

Kaiarriba Arraun Elkartea

AUZOLANA EREDU DENON ASTE NAGUSIAN (iritzi artikulua)

KOADRILEN EGUNA

Piratak! atzo parte hartze handia izan zen jarduera guztietan, baina oraindik gaurko eguna dugu atseden eguna  hartu aurretik!

tailer irekiak izango ditugu goizean, baita lehen aldiz koadrilen arteko pintxo hotzen lehiaketa!

ondoren bazkari bertso musikatua eta arratsaldean sorpresa!!!!

afaldu ondoren REINCIDENTES eta LA POP´LLA

ONDO PASA!!!

JOLASEN EGUNA

16:30tatik aurrera pirata jolasak!

jantzi koadrilako kamixeta eta ez ahaztu zuen bandera!

animo piratak!


GAUR UMEEN EGUNA

Arratsaldean jolasak eta txokolatada txikienentzat eta bertso poteoa hain ume ez direnentzat!

Zatoz piraten gunera!